Lazkaotarrek 'aurkitu' dute Aralarko Agiregi herri galdua
Igandeko mendi irteera etxetik gertu, baina aldi berean oso ezaguna ez den toki batera egin zuten, atzo, Amalur eta San Benitoko mendizaleek. Aralar mendikatean ibili ziren, Madotz herritik (Nafarroa) abiatuta. San Migeleraino ibilbide borobila osatu zuten. Bidean, Agiregi mendi-herri zaharraren aztarnak ikusi zituzten. Erdi Aroak populatuta egon zen, eta oraindik elizaren eta borda batzuen oinarriak begizta daitezke.