Realaren lehen taldeak Ordizian egingo du entrenamendu saioa, bihar
Ordizia Kirol Elkartearen 75. urteurreneko ekitaldien barruan, Realaren lehen taldeak entrenamendu saioa egingo du bihar, Ordizian. Goizeko 11:00etatik aurrera, Altamira zelaian ariko da Eusebio Sacristanek gidatutako taldea. Realak azaldu duenez, “beti gure klub konbenituak laguntzeko prest” dago Donostiako taldea, “hare gehiago entitate ordiziarrarentzat hain data garrantzitsu batean”.
Pasa den astean, Realeko nesken lehen taldea ere Ordizian izatekoa zen, baina azken orduan, bertan behera gelditu zen entrenamentu saio hura.