
Haur eta gurasoak kutxak prestatzen eta margotzen aritu ziren ostiralean, Zaldibian.

Siriar errefuxiatuak laguntzeko hainbat egitasmo sortzen ari dira Goierrin. Zaldibiako herritar talde batek
Katiuska erronka ekimenarekin bat egin du. Gerratik ihesi, Europa ertzean ez atzera eta ez aurrera geratu diren errefuxiatuei laguntzeko da bilketa. Katiuskak eta mendiko edo kirol botak jasoko dituzte, berriak nahiz erabilitakoak. Apirilaren 11, 12, 13 eta 14an, Zaldibiako kultur etxean eta eskolan jasoko dituzte; barruan galtzerdiak sartuta bada, hobe.
Beasainen, Kilimak dendan
Beasainen, bestalde, Kilimak jostailu dendan jarri dute botak eta katiuskak jasotzeko gunea. Dendaren atarian jarri duten kutxa batean utzi behar dira, galtzerdi pare bat barruan dutela.