Zegamako Amezti mendi taldekoak, Mendaurren
Zegamako Amezti mendi elkarteko kideak Mendaur mendira joan ziren igandean. Arantzatik irten eta Mendaurreko gainera igo ziren. Bertan, Trinitate ermitaren babesean, hamaiketakoa egin zuten. Ondoren, Mendieder mendia igo eta Arantzara jaitsi ziren. Arratsaldean San Juan Xarreko ermita-zuloa bixitatu zuten. Argazkia Mendaur gainean ateratakoa da.