Korostiko Igoera Bertikala egingo dute Legazpin apirilaren 23an
Bigarren urtez antolatu du Legazpiko Gazte Asanbladak.
Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta, Korostiko Igoera Bertikala egingo dute apirilaren 23an, bigarren urtez. 11:00etan hasiko da, plazatik. Izen emateak 10:00etatik 10:30era egingo dira, irteerako puntuan.
Lasterketa herrikoia izango da, eta ibilbidea iazko berbera: Korostiko gainera igoko dira, Mataburros bidetik. 2,8 kilometroko bidea da, 550 metroko desnibelarekin.
Bestalde, apirilaren 22an, Legazpiko gaztetxean Cho Oyu Jainkosa Turkesa dokumentala eskainiko dute, 20:00etan.