Langileak bilera mahaitik altxatu dira informazioa ematen ez dietelako
Arcelor Mittaleko langile batzordeak eta zuzendaritzak bilera egin dute gaur Zumarragan. Lehenengo bileraren erdia iraun du: bi ordu eta erdi. Langile batzordea bilera mahaitik altxatu da zuzendaritzak eskatu duen informazioa ematen
Arcelor Mittaleko langile batzordeak eta zuzendaritzak bilera egin dute gaur Zumarragan. Lehenengo bileraren erdia iraun du: bi ordu eta erdi. Langile batzordea bilera mahaitik altxatu da zuzendaritzak eskatu duen informazioa ematen ez diolako eta lan administrazioko agintaritzara jo behar du enpresa «fede txarrez» jokatzen ari delako. Enpresa aholkularitza baten txostenean oinarritzen da Zumarragako lantegia ez dela bideragarria esateko eta langileek aholkularitza horrek txostena egiteko erabili zuen informazioa nahi du. Zumarragako lantegiaren kontuak nahi ditu, alegia.
Gaur, lehenengo aldiz, zuzendaritzako kideak langileak oraindik lantegi kanpoaldean zeudenean atera dira. Hori dela eta, tentsio uneak bizi izan dira. Ertzaintza bertan izan da. Langile batek auto bati ostikoa eman dio, baina lankideek baretzea lortu dute. Pertsonal burua izan da irteten azkena. Ertzainek lagunduta joan da bere autora, baina langileek ez dute berarengana joateko imintziorik egin. Txalo egin diote eta birao batzuk entzun dira.