Arcelor Mittaleko langileek negoziatu dezakeen norbait bidaltzeko eskatu diote zuzendaritzari
Arcelor Mittaleko langile batzordea zuzendaritzarekin bildu da gaur ere. Zuzendaritzakoek aurreko bileran langileek eskatutako informazioa eraman dute (Zumarragako lantegia bideragarria ez dela esan duen aholkularitzari eman ziotena). Langileek informazioa eskertu
Arcelor Mittaleko langile batzordea zuzendaritzarekin bildu da gaur ere. Zuzendaritzakoek aurreko bileran langileek eskatutako informazioa eraman dute (Zumarragako lantegia bideragarria ez dela esan duen aholkularitzari eman ziotena). Langileek informazioa eskertu dute eta hurrengo bilerara enpresak hartu duen erabakia atzera bota edo aldatu dezakeen norbait joatea eskatu dute. Izan ere, enpresak orain arte bileretara bidali dituen ordezkariek ez dute negoziatzeko ahalmenik eta birkolokazioak besterik ez dituzte aipatzen. Langileek, berriz, ez dute birkolokazioez hitz egin nahi. Lantegia bideragarri egiteko hartu behar diren neurriez bakarrik hitz egin dute.
Langile batzordeak enpresak gaur emandako informazioa sindikatuetako zerbitzu juridikoei igorri die. “Informazio hori aztertzeko denbora asko behar dugunez, hurrengo bilera asteazkenean egingo dugu, 15:30ean. Asteleheneko bilera bertan behera utzi dugu, informazio hori aztertzeko denbora asko behar dugulako. Enpresak bere erabakia negoziatu dezakeen norbait bidaltzen badu, astelehenean biltzeko prest gaude. Baina enpresak pertsona hori astelehenean etortzea ezinezkoa dela esan digu. Hori dela eta, hurrengo bilera, seguru aski, asteazkenean izango da”, esan du Leo Bote langile batzordeko presidenteak.