Etorkizunaz barne hausnarketa egunotan bukatuko dute, hirugarren eta azken batzarrekin. Hamasei herritan ari dira garatzen. Tesi nagusiak %93ko babesa duEzker abertzalearen barruko barne eztabaida eta hausnarketa prozesua, Abian deiturikoa, azkeneko eg...
Goierriko ezker abertzaleko ordezkariak, Abian prozesuaren aurkezpenean.
Ezker abertzalearen barruko barne eztabaida eta hausnarketa prozesua,
Abian deiturikoa, azkeneko egunetan da. Astetako bilakaeraren ondotik, datorren asteartean izango dira Goierrin azkeneko batzarrak.
Etorkizunean «egin beharrekoa» landu du
Abian prozesuarekin komunitate politiko horrek. «Gaurtik euskal estatu independente, sozialista eta femi- nista lortu bitarteko ibilbide orria berritzea» da helburua. «Ezker abertzaleko militante guztiok elkarrekin hausnartu, hitz egin, entzun eta eztabaidatzeko ariketa kolektiboa izaten ari da
Abian eztabaida prozesua», azaldu dute ezker abertzaleak, ohar batean.
Goierrin, guztira hamasei herritan eratu dira batzarrak, eta bakoitzean hausnartu dute etorkizuneko ildoa. Legorreta, Itsasondo, Zaldibia, Ordizia, Beasain, Lazkao, Ataun, Idiazabal, Segura, Zerain, Mutiloa, Zegama, Ormaiztegi, Urretxu-Zumarraga eta Legazpin ari dira garatzen, iturri beraren arabera.
«Guztira 250etik gora kidek parte hartu dute». Hiru batzarraldi burutu dituzte.
Orain arte garatu den prozesuan ikusi ahal izan denez —azkeneko bilerak falta dira—, «euskal estatua lortzeko bidean, ezker abertzalea estrategia inde- pendentista eraldatzailearen» alde ari da lerrokatzen. «Gatazkaren ondorioak gainditzea ere askapen prozesu orokorraren baitan kokatu nahi du», dio prentsara zabaldutako agiriak.
Aurrerantzean, independentziarako «estrategiaren motorra» euskal herritarrek izan behar dute, Ezker Abertzalearen iritziz: «Hori dio gehiengo zabal batez onartu den tesi nagusiak. Goierrin ere adostasun zabalarekin onartu da, %93ko aldekotasunarekin».
Azken batzarrak, herrika
Abian prozesuko hirugarren eta azken batzarrak egiten atzo hasi ziren, Ormaiztegin eta Legorretan. Oinarrizko testuari egindako hobekuntzak aztertuko dituzte, eta emendakinak eztabaidatu eta bozkatuko dituzte.
Zehaztu duten egutegiaren arabera, gaur Idizabalen , Zaldibian, Seguran eta Urretxu-Zumarragan dira batzarrak; asteartean, Itsasondon, Ordizian, Beasainen eta Lazkaon.