Juanjo Lizarralde, Beasain kirol elkarteko "arima zena" hil da
Beasain Kirol Elkartetik jakinarazi dutenez, Juanjo Lizarralde hil da, “Beasain Kirol Elkartearen zale sutsu, laguntzaile eta arima zena”.
Urte askoan zale izateaz gain, laguntzaile eta zuzendaritzako kide izan da, “eta hortaz gain Beasain Kirol Elkartea osatu zuten partaide guztiengandik maitatua”.
Asteburu honetan Beasain KEko talde guztien partiduetan minutuko isilunea gordeko da eta besoko beltzak eramango dituzte jokalariek.