Giza kate jendetsua egin dute Arcelor Mittalen itxieraren aurka
Arcelor Mittaleko langileek mobilizazio eguna deitu dute gaurko. 11:00etatik 13:00etara giza katea egin dute bi herrietako kaleetan. Herritar asko elkartu zaizkie. Denda gehienak itxi egin dituzte eguerdi aldean eta ikastetxeek
Arcelor Mittaleko langileek mobilizazio eguna deitu dute gaurko. 11:00etatik 13:00etara giza katea egin dute bi herrietako kaleetan. Herritar asko elkartu zaizkie. Denda gehienak itxi egin dituzte eguerdi aldean eta ikastetxeek ere bat egin dute. Ikastolan eta UGLEn lan uztea egin dute eta La Salle-Legazpin eta Gainzurin gurasoei haurrak giza katera eramateko aukera eman diete. 12:00etatik 12:15era udal ordezkariek eta langileek kontzentrazioa egin dute Zumarragako plazan.
Arratsaldean, 15:00etatik 17:00etara, kontzentrazioa egingo dute lantegi aurrean. Herritar guztiei parte hartzeko gonbita luzatu diete. 15:30ean langile batzordea zuzendaritzarekin bilduko da. Langileek aholkularitza batek lantegia bideragarria ez dela ondorioztatzeko erabili duen txostena aztertu dute eta horri buruzko bere iritzia azalduko diote zuzendaritzari. Aurreko bileretan ez da mugimendurik egon: zuzendaritzak langile gehienak Asturiasera bidali nahi ditu eta langileek Zumarragako lantegia zabalik mantentzeko eskatzen dute.
Horra hor giza kateko argazkiak.