Lazkaon ostiralean izan zen istripu batez laguntza eskatu dute
LAZKAO // Ostiralean 14:15etik 14:30era bitartean zirkulazio istripu bat izan zen, Lazkaon. Ziklos Lazkao dendaren eta beneditarren komentuaren parean, auto batek neskato bat harrapatu eta zauritu zuen. Gertakari hura ikusi zuen edo haren informaziorik...
LAZKAO // Ostiralean 14:15etik 14:30era bitartean zirkulazio istripu bat izan zen, Lazkaon. Ziklos Lazkao dendaren eta beneditarren komentuaren parean, auto batek neskato bat harrapatu eta zauritu zuen. Gertakari hura ikusi zuen edo haren informaziorik daukan inoren laguntza eskatu dute. Lazkaoko Udaltzaingoari hots egin behar dio zerbait dakienak (943 08 80 80).