Lau bikote iritsi dira final erdietara. Finala apirilaren 30ean jokatuko dute, Legazpiko jaietan.
Iazko finaleko argazkia. / Josu Altzelai
Otsailean hasi zen Legazpiko Binakako Pilota Txapelketa Herrikoia, Legazpiko Gazteak Kirol Elkarteak antolatuta. 45 bikote hasi ziren, baina dagoeneko lau baino ez dira geratzen. Etzi jokatuko dituzte final erdietako partidak.
Hauek dira
bikoteak: Lakiola – Mikel, Matxin lehengusuen aurka; eta Borges-Eneko, Lazkano I eta Urrate I-en aurka. 22:00etan izango da lehen partidua, eta 23:00etan bigarrena.
Finala ere bikote horiek jokatuko dute, apirilaren 30ean, Legazpiko jaietan. Bikote irabazleak, txapela, garaikurra eta profesional mailako partida baterako sarrerak jasoko ditu. Bigarrenak, garaikurra eta txuletak. Hirugarrenak, garaikurra eta ardoa. Laugarrenak, oroigarria. Bestalde, parte hartzaile guztiei kamiseta bana emango diete, oroigarri modura.