Bihar da azokan trukatzeko liburuak entregatzeko azken eguna.
Kontxi Simon eta Nekane Peralto artelan bat sortzen ari dira berrerabilitako liburuekin, kultur etxeko sarreran jartzeko. / Arg.: Ane Aranburu
Larunbatean Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, Liburu Truke Azoka egingo dute etzi Ormaiztegin, 16:00etatik 18:00etara, Zubipe kiroldegiaren kanpoaldean.
Funtzionamendua erraza da: liburutegira etxean dugun liburu bat eraman, eta trukean txartel bat emango dute. Txarte horrekin, ostiraleko azokara joan eta beste liburu bat hartzeko aukera izango da.
Bihar da
liburua entregatzeko azken eguna, liburutegian (16:00etatik 18:00etara) edo Zumalakarregi Museoan (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).
Azoka egunean, beste ekintza batzuk ere antolatu dituzte. 16:30ean,
orri bilatzaileak egiten ikasteko tailerra egingo dute gaztetxoenekin. Bestalde, 16:00etan,
Kontxi Simon eta Nekane Peralto herriko artistek hainbat artelan sortuko dituzte liburu zaharrak berrerabiliz.
Apirilaren 22an azokara joaterik ez duenak, apirilaren 29ra arte izango du liburuak trukatzeko aukera, liburutegian.