Orbegozokoen greba 1969. urtean
Arcelor Mittalen Zumarragako langileak lantegia zabalik mantentzearen aldeko borrokan murgilduta daude. Lehenago ere borrokatzea tokatu zaie lantegi horretako langileei enpresa Orbegozo familiaren ...
Arcelor Mittalen Zumarragako langileak lantegia zabalik mantentzearen aldeko borrokan murgilduta daude. Lehenago ere borrokatzea tokatu zaie lantegi horretako langileei enpresa Orbegozo familiaren eskuetan zegoenean, langile batzuen lan baldintzak ez baitziren batere onak.
Sindikatuak legez kanpo zeuden, baina lan baldintza gogorrek bultzatuta, langile mugimenduak indarra hartu zuen: hainbat greba egin ziren, enpresak langileen buruzagiak kaleratu zituen, poliziak atxiloketa ugari egin zituen…
1969ko urte bukaeran greba handia egin zen arte. Hiru hilabete iraun zuen eta sekulako elkartasun uholdea eragin zuen. Beste herri batzuetan ere langileak kalera atera ziren eta Euskal Herriko bazter guztietatik zein atzerritik Zumarragako elizan itxialdian zeuden Orbegozoko langileei janaria eta dirua bidali zitzaien.