Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren barruko egitasmoa da.15 eta 18 urte arteko Gipuzkoako 54 gazte ari dira parte; tartean daude hamar goierritar
Beasain Institutu Publikoko ikasleak: Izar Foroni, Patxi Ugarte, Andrea Perez, Asier Perez, Arantxa Ortiz, Miren Matias, Ainhoa Sarasola. Argazkian falta direnak, Maddi Pecharroman eta Saioa Arregi.
Donostia 2016 kultur proiektuaren barruko egitasmoa da WhatsART. Gipuzkoako hamaika eskualdeetako 15 eta 18 urte bitarteko 54 gazteek proposatutako erronkei erantzun bat ematea du helburu egitasmoak, «gazteak bizi diren gizartea hobetzeko eta etorkizun hobe bat bermatzeko asmoz». 54 gazte horietatik 28 talde motorean daude, eta gainerakoak laguntza taldean. Beasain Institutu Publikoko bederatzi ikasle talde motoreko kideak dira: Izar Foroni, Patxi Ugarte, Andrea Perez, Asier Perez, Arantxa Ortiz, Miren Matias, Ainhoa Sarasola, Maddi Pecharroman eta Saio Arregi.
Prozesu parte hartzaile bat ari dira garatzen. Lehenengo fasean, zazpi tailerretan nerabeek hausnarketa egingo dute beren bizitzaz, dituzten arazoez eta kezkaz. Hausnarketa horietako saio bat Beasainen egingo dute larunbatean, Igartzako jauregian, 10:30ean hasita.
Bigarren fasean, egoera horri erantzuteko arte lan bat egingo dute hainbat artistekin.