Arcelor Mittaleko langileen eskerrak babesa eman dieten guztiei
Arcelor Mittaleko langile batzordeak prentsaurrekoa eman du gaur, langile guztien izenean babesa eman dieten guztiei eskerrak emateko. Honako hauei eman dizkiete eskerrak: herritar guztiei “borrokarako indarrak” ematen dizkietelako, merkatariei eta
Arcelor Mittaleko langile batzordeak prentsaurrekoa eman du gaur, langile guztien izenean babesa eman dieten guztiei eskerrak emateko. Honako hauei eman dizkiete eskerrak: herritar guztiei “borrokarako indarrak” ematen dizkietelako, merkatariei eta bereziki BiTartean elkarteari mobilizazio guztietan dendak ixteagatik, garraiolariei, herriko ikastetxeei, musika eskolari, Goierri garaiko udalei, Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, komunikabideei eta industria arloko langileei. “Norbait ahaztu badugu, barkamena eskatu nahi diogu”, esan dute.
Manifestazioetan inor iraindua sentitu bada, horri ere barkamena eskatu diote. “Guk edo gure senitartekoren batek esandako zer edo zerk inor mindu badu, barkamena eskatu nahi diogu. Bizi dugun egoera zail eta bidegabeak eragindako tentsio, urduritasun eta amorruaren ondorioa izan da”.
Bukatzeko, eskerrak eman dizkiete berriro aipatu dituzten guztiei. “Kaskoa kendu eta zintzotasunez eta hunkituta txalo bero bat eskaini nahi dizuegu. Izan ere, ez gara hirurehun, herri oso bat baizik. Mila esker denoi!”.