Dagoeneko elkarte modura izena eman dute erregistroan. Datorren ostegunean bilera egingo dute, eta herritar guztiak gonbidatuta daude.

Iazko Artzain Eguna Legazpin. / Arg.: Gotzon Aranburu
Legazpiar talde bat pausoak ematen ari da Ardiaren Kofradia sortzeko. Elkarteen erregistroan izena eman dute, eta orain herritarren inplikazioa bilatzen ari dira proiektua aurrera ateratzeko. Datorren ostegunean,
hilak 28, bilera irekia egingo dute udaletxean, 19:30ean.
Hainbat arrazoi aipatzen dituzte Legazpin Ardiaren Kofradia sortzeko:
herriaren historiarekin zuzenean lotutako animalia dela, bertako gastronomiari bultzada bat ematea (Legazpin badira gazta ekoizleak) eta Legazpira hainbeste jende erakartzen duen Artzain Egunarekin lotura.