Beasaingo irakurle taldeak bihar elkartuko dira Igartzan
Helduen eta gazteen irakurle taldeek bihar 17:30ean dute hitzordua, Igartzako jauregian. Helduen taldeak Jasone Osororen 12etan bermuta liburua aztertuko du; gazteen taldekoek, berriz, Jon Miranderen Haur Besoetakoa eleberria eta Pako Rocaren Zimurrak komikia izango dituzte aztergai.