2016an zehar egingo dituzten inbertsioak aurkeztu dituzte.

Koldobike Olabide alkatea (EAJ) eta Oscar Valbuena zinegotzia (PSE-EE), akordioaren jarraipena aurkezten. / Arg.: Maialen Igartua
Iazko uztailean sinatu zuten programa akordioa Legazpiko EAJk eta PSE-EEk. Atzo, berretsi egin zituzten akordio hartan hartutako konpromisoak, eta 2016an zehar egingo dituzten inbertsioak aurkeztu zituzten. EAJko bost zinegotziak eta PSE-EEko biak izan ziren prentsa aurreko agerraldian.
Koldobike Olabide alkatearen hitzetan, akordio honek
Legazpi haziaraziko du: “Horretarako ari gara lanean egunero, buru belarri, ilusioarekin eta gogoz, emaitzak ikusten ditugulako”.
2016ari begira, inbertsioaren banaketa
auzoetara ere iristea da bi alderdien lehentasuna, “erdiguneaz ahaztu gabe”. Guztira 901.5000 euroko inbertsioa egingo dute auzo ezberdinetako irisgarritasuna hobetzeko eta asfaltatze lanak egiteko.
Horrez gain,
efizientzia energetikoari dagokionez, “klima aldaketaren aurkako lantzaren puntan” egon nahi du Legazpik. Bide horretatik, igerilekuan efizientzia energetikoa lortzeko sistema berri bat jarriko dute martxan, 40.000 euroko inbertsioarekin. Argiteria ere berrituko dute, kontsumoa baxuagoa izan dadin; horretarako, 118.000 euroko ibertsioa egingo dute.
Hona hemen, bi alderdien arteko akordioan hartutako konpromisoei jarraituz, 2016an egingo dituzten
beste hainbat inbertsio.
- Agirre Etxeberrin musika eskola jartzea: 650.000 euro.
- Enplegu plana: 30.000 euro
- Gizarte zentroan berritze lanak: 45.000 euro.
- Meaztin hobekuntza lanak: 5.000 euro.
- Mendiko pistak hobetzea: 28.000 euro.
- Ehun aparkaleku berri papelera inguruan: 30.000 euro.
- Latxartegiko aparkaleku berria (proiektua garatzea): 71.000 euro.
- Asfaltatze lanak: 49.000 euro.
- Futbol zelaia ixtea: 10.000 euro.
- Gazteen alokairua sustatzea: 28.000 euro.
- Plazaolako parkea estaltzea eta berritzea: 140.000 euro.
- Azoka ixtea: 49.000 euro.