Talidomida botikak kaltetuen ustez "sekulako aurrerapausoa" da Espainiako Kongresuak onartutako testua

Talidomida botikaren biktimei babesa adierazteko ekitaldia Legorretan, Justizia Talidomida kanpainaren barruan.
Botika horrek kaltetutakoen artean dago Mariano Garmendia legorretarra. Berria egunkariari adierazi dionez, “sekulako aurrerapausoa” da akordio hori; “gure auziak bi bide izan ditu: judiziala eta politikoa. Alde politikoa behintzat argitzen ari da. Soluzio bidea jarri da”. Bultzada politiko hori izanda, enpresaren kontrako auzibideak ere aurrera egingo duen esperantza agertu dute.













