Uholdeek errefuxiatuen kanpamentuetan eragindako kalteak konpontzeko erabiliko dute otsaileko lasterketan bildutako dirua.
Ormaiztegiko alkatea eta lasterketaren antolatzaileak, txekea entregatzen. / Arg.: Maialen Igartua
Otsailean sahararren aldeko lasterketa egin zuten Ormaiztegin, urteroko moduan, Salem Hach Embareken oroimenez. 5.000 euro bildu zituzten, eta diru hori
Gipuzkoako Sahararen Aldeko Elkarteari eman diote gaur arratsaldean.
Iñaki Amundarain ormaiztegiarrak azaldu duenez, iazko uholdeek errefuxiatu kanpamenduetan eragindako kalteak arintzeko erabiliko dute dirua. Bestalde, gogoratu du
sahararrak haien lurraldetik kanpo bizi direla, eta egoera hori salatzea garrantzitsua dela.