Beasaingo festetako Dantzaokerako izena eman behar da maiatzaren 1a baino lehen
Txilibutxof aisialdi taldea festetako bigarren igandean (maiatzak 15) egingo duen Dantzaoke eta play back erakustaldia prestatzen ari da. 6 eta 16 urte bitartekoentzako saioa da. Talde bakoitzak sei lagun izango ditu gutxienez.
Talde bakoitzeko abesti edo dantza bat baino ez dute onartuko antolatzaileek eta aukeratutako musika euskaraz izango da.
Taldeek izen ematearen ordenaren arabera hartuko dute parte. Ekitaldian ez da saririk izango, erakustaldia izango baita.
Maiatzaren 1a baino lehen eman behar da izena, txilibutxof @hotmail.com posta elektronikoan.