
Liburuaren nazioarteko egunaren harira, Beasaingo Udal Bibliotekak bertako
irakurleak saritu nahi izan ditu. 2015ean mailegu gehienegin dituzten irakurleak saritu dituzte, helduak zein haurrak.
- Helduetan, Eluska Gonzalez Aseginolaza eta Maria Rosario Albisu Mendiolak jaso dute saria.
- Haurretan, berriz, Naia Arizmendi Palacin eta Aroa Gonzalez Delgado.
- Bazkide izaten urte gehien daraman irakurlea ere saritu dute: Aintzane Zabalegi Gorrotxategi.
50na euroko balea jaso dute Mirentxu liburu dendan bi liburu erosteko. Liburuetako bat, euskarazkoa izatea da baldintza.