Eskolarteko bertsopaper lehiaketako sariak banatu dituzte
Gaur arratsaldean eskolarteko bertsopaper lehiaketako sariak banatu dituzte. 5. eta 6. mailakoek 251 lan aurkeztu dituzte, Etorkizunean lanbide horretan aritu nahi nuke gaitzat hartuta. Lehen saria Aintziñe Maroto Mendizabalek irabazi
Gaur arratsaldean eskolarteko bertsopaper lehiaketako sariak banatu dituzte. 5. eta 6. mailakoek 251 lan aurkeztu dituzte, Etorkizunean lanbide horretan aritu nahi nuke gaitzat hartuta. Lehen saria Aintziñe Maroto Mendizabalek irabazi du, bigarrena Mikel Aiastui Madinak eta hirugarrena Maider Lara Uzkudunek. Aipamen bereziak Aimar Lazaro del Hoyo, Manex Berasaluze Badiola, Irene Perez Rodriguez, Malen Aseginolaza Egiguren, Onintze Estonba Martin, Eider Lesaka Txintxurreta, Markel Adanez Perez, Unai Urkiola Garcia, Jokin Garitagoitia Granado, Aitor Formoso Matias eta Ibai Badiola Intxaustirentzat izan dira.
DBHko 1. eta 2. mailakoek 136 lan aurkeztu dituzte, Azken boladan sarritan haserretzen naiz ingurukoekin gaitzat hartuta. Lehen saria Maren Etxeberria Altzelaik irabazi du, bigarrena Izaro Lesaka Txintxurretak eta hirugarrena Igone Aldama Urteagak. Aipamen bereziak Leire Gaztañaga Rodriguez, Jokin Idigoras Ejea, Amaya Udabe Randriamampandry, Laura Carrasco Lasa eta Maddi Mendia Ranillarentzat izan dira.
DBHko 3. ea 4. mailakoek ez dute lanik aurkeztu.