'Jokoz kanpo' ikuskizuna gaur, Antzerki Garaia ixteko
Ordiziako eta Beasaingo udalek elkarlanean antolatzen duten Antzerki Garaia zikloa gaur bukatuko da, Ordizian egingo duten saioarekin. Joseba Apaolaza, Asier Sota eta Asier Hormaza aktore ezagunek Jokoz Kanpo antzezlana taularatuko dute. Futbolak jendeartean sorrarazten dituen hamaika emozio umorearen eta ironiaren bidez plazaratuko dituzte bertan. Anartz Zuazua aktorea da obraren zuzendaria. Saioa Ordiziako Herri Antzokian izango da, 22:15ean.