Liburu truke azoka, Zubipe kiroldegiaren kanpoaldean. / Arg.: Maialen Igartua
Bihar Liburuaren Nazioarteko Eguna dela aprobetxatuz, liburu truke azoka egin dute arratsaldean Ormaiztegin. Haur ugari bildu da, eta eskolatik atera bezain pronto trukatu dituzte liburuak.
Kontxi Simon eta Nekane Peralto herriko artistekin tailerra ere izan dute.
Orri aurkitzaileak egiten ikasi dute, baita
papiroflexia teknika ere. Liburu zaharrak berrerabili dituzte horretarako.
Bestalde, kultur etxean, liburuak berrerabiliz
artelana osatu dute Simon eta Peraltok. Kultur etxeko sarreran dago ikusgai.
Kontxi Simonek eta Nekane Peraltok sortutako artelana. / Arg.: Maialen Igartua