Arcelor Mittaleko langileek bileretan lan ikuskaritzak parte hartzea eskatu dute
Arcelor Mittaleko langile batzordeak eta zuzendaritzak bilera egin dute eta oraingoan ere ez du fruiturik eman. Langileek lan ikuskaritzak ere bileretan parte hartzea eskatu dute eta zuzendaritzako kidek ez dutela
Arcelor Mittaleko langile batzordeak eta zuzendaritzak bilera egin dute eta oraingoan ere ez du fruiturik eman. Langileek lan ikuskaritzak ere bileretan parte hartzea eskatu dute eta zuzendaritzako kidek ez dutela beharrezko ikusten esan dute.
Bilerak ia bost ordu iraun du, baina ez zuen fruiturik eman. Langileek lantegia zabalik mantentzea ahalbidetuko duten alternatibak bilatzeko ere eskatu dute. Eskaera honek ere zuzendaritzaren ezezkoa jaso du. Zuzendaritzaren proposamen bakarra birkolokazioei buruz hitz egitea izan da eta langile batzordeak bilera bukatutzat eman du.
Hurrengo bilera ostiralean izango da, 10:00etan, Zumarragako lantegian. Hau da adostuta duten azken bilera. Kontsulta epea bilera horrekin bukatuko balitz, enpresak bere proposamena (lantegia ixtea eta langileak Avilesera bidaltzea) praktikara eraman lezake. Langile batzordeak ostiralean bilera gehiago adostuko dituztela uste du. «Gure lanpostuen eta eskualdearen ongizatearen alde borrokan jarraitu beharra dugula uste dugu».