Bakearen Gernika Saria jaso du Pako Etxeberria mediku forentseak
Gernika bonbardatu zuteneko 79. urtemugan, gaur banatu dituzte Bakearen Gernika Sariak Bizkaiko hiri horretan. Jose Mujica Uruguaiko presidente ohia eta Pako Etxeberria mediku forentsea izan dira aurtengo sarituak. Etxeberriak, deshobiratze batean bilatutako harria erakutsi du, sinbolo gisa. Frankismo garaian, “jendea hiltzeaz gain krimenak ezkutatu” egiten zituztela azaldu du, lurpean eta hori bezalako harriak erabiliz. “Hobi horiek irekitzerakoan, hor behean duintasunak bilatzen ditugu”.
- Francisco Etxeberria: «Zirrararik handiena eragin didan auzia Lasa eta Zabalarena da» (GoiBerri, 2012/10/22)