Liburu festa egingo dute Beasaingo ikastolan
Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, VIII. Liburu festa egingo dute Andramendi Ikastolan, gaur hasi eta ostegunera bitartean. Hiru egunetan literaturaz eta kulturaz gozatzeko aukera izango dute ikasleek zein gurasoek.
Batetik, ikasleak elkarri kontatuko dizkiote aurretik jorratutako lanketak. Lehen Hezkuntza Arrate Egañaren liburuak landu dituzte eta besteei kontatzeko aukera izango dute. Beasain Idazlan lehiaketan sariak irabazi dituztenek ere gainerako ikaskideei irakurriko dizkiete.
Horrezaz gain, Jesus Eizagirre eta Cheij Ahmed idazleak gonbidatuko dituzte ikastolara. Ostegunean, berriz, Astoa arrantzan erakusketa osatuko dute. Ikasle talde bakoitzak bere istorio propioa eraikiko du.