Alkatea Arcelor Mittalen Luxenburgoko egoitzan egon da eta Zumarragako lantegia ez ixteko eskatu die
Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Eider Gardeazabal PSE-EEren europarlamentaria Arcelor Mittal Europako komunikazio zuzendariarekin, Mary Varkados, eta medioekin harremanak kudeatzen dituen Pascal Moisy-rekin elkartu dira gaur eguerdian Luxenburgon. Gutun bat
Mikel Serrano Zumarragako alkatea eta Eider Gardeazabal PSE-EEren europarlamentaria Arcelor Mittal Europako komunikazio zuzendariarekin, Mary Varkados, eta medioekin harremanak kudeatzen dituen Pascal Moisy-rekin elkartu dira gaur eguerdian Luxenburgon. Gutun bat eman diete Augustine Kochuparampil Arcelor Mittalen zuzendariordearentzat.
Bertan, birkolokazioen eta Zumarragako lantegiaren itxieraren aurka daudela diote eta enpresari alternatibak aztertzeko nahia azaltzen diote. Baita lantegia ixteko asmoak eskualdean kezka handia piztu duela ere. “Lantegia ixteak ondorio jasangaitzak dakartza gure herriarentzat eta lantegiarekin zerikusia duten milaka pertsonentzat”. Gutunean langileak eta berarentzat lan egiten duten enpresak jarrera eredugarria erakusten ari direla eta irtenbide alternatibo bat lortzearren dena emateko prest daudela ere aipatzen da.
Lantegi honek ia 100 urte dituela eta Zumarragarekin lotura historikoa duela ere gogoratu dute. “Bizilagun askok bizitza osoan lantegi horretan lan egin dute. Baina ez dira oroitzapenak ez ixtea eskatzera naramanten bakarrak. 350 lanpostu zuzen eta zeharkako beste horrenbeste jokoan daude. Arcelor Mittal Zumarragak herriaren jarduera ekonomikoan eta fiskalean pisu handia du eta, beraz, ezin dugu herriaren eta bere biztanleen etorkizuna enpresa hau gabe irudikatu”.
Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako plana kontuan hartzeko eskatu diote zuzendariordeari. Baita Espainiako gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Aldundiarekin eta Goierri garaiko alkateekin bilera bat egiteko ere.