ELAk Zumarragako Arcelorrek irabaziak izan dituela dio
Zumarraga ELA sindikatuak prentsaurrekoa eman du Zumarragako Arcelor Mittalek azken urteetan irabaziak eman dituela baieztatzen duen txostena aurkezteko. Sindikatuko kideek enpresaren zuzendaritzak mahai negoziatzailean datuak ezkutatu dituela diote. «Gezurrak jaurti dituzte,
Zumarraga ELA sindikatuak prentsaurrekoa eman du Zumarragako Arcelor Mittalek azken urteetan irabaziak eman dituela baieztatzen duen txostena aurkezteko.
Sindikatuko kideek enpresaren zuzendaritzak mahai negoziatzailean datuak ezkutatu dituela diote. «Gezurrak jaurti dituzte, bata bestearen ondotik. Arcelor Mittalen helburu bakarra irabaziak gehitzea da eta horretarako merkatuaren egoerari buruzko argudio faltsuak erabiltzen ari da, lotsagabeki».
ELAren aburuz, produktibitatea, antolakuntza eta lana ez dira arazoa. «Orain arte lana normaltasunez egin da eta Arcelor Mittal Gipuzkoako fakturazioa Estatuko beste lantegietakoa baino handiagoa da. Gainera, Arcelor Mittalen eskaria ez da murriztu: beste lantegi batera eraman behar dute bertakoa». Ez dute baztertzen epaitegietara jotzea.