Gure Esku Dagok afariak emango ditu Beasaingo Loinatz jaietan, plaza azpian
Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekaineko herri galdeketa girotzeko eta kostu ekonomikoak arintzen laguntzeko, Goierriko herrietako festetan hainbat ekintza egiten ari da Gure Esku Dago. Beasaingo kasuan, Loinazko San Martin plazaren azpia jatetxe bihurtuko dute Loinatz festetako bi ostiraletan eta larunbatetan: maiatzaren 6an, 7an, 13an eta 14an.
Festetako lehenengo egunean, maiatzaren 6an, afari berezia emango dute, 20:00etatik 23:00etara.
Txartelak aurrez erosi
Horretarako txartelak erosi behari dira aurretik. Maiatzaren 5era arte eros daitezke; herriko hiru tabernetan dago horretarako aukera: Antzizar, Plazape eta Basakana tabernetan . Txartelen kopurua mugatua dela jakinarazi dute Beasaingo Gure Esku Dagotik.
Bi menu daude aukeran. Batetik, helduena, 16 euroan. Helduentzat prestatu duten menua ondorengoa da: zainzuriak ozpinetan, patea, gisatua, ijitu besoa eta edaria. Bestetik, haurrena 9 euroan. Haurren meunua, kroketak, albondigak, izozkia eta edariak osatuko du.
Kaxuelitak eta pintxoak
Maiatzaren 7an, 13an eta 14an, berriz, kaxuelitak eta pintxoak jateko aukera eskainiko du Beasaingo Gure Esku Dagok, 20:00etatik 23:00etara bitartean.