Ttiklik elkarguneak, Beasaingo Udaleko Gazteria sailaren babesarekin,
Ikaskuntza prebentzio jardunaldi irekiak antolatu ditu. Larunbatean izango da, Igartzako jauregian, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara. Sarrera doan da, baina beharrezkoa da izena ematea; horretarako,
Bizi Eskolaren webgunean sartu behar da.
Lau saio eta bost hizlari
Goizeko saioan bi gai landuko dituzte. Batetik,
Aitziber Aierdik (psikologian lizentziatua eta adimen emozionalean aditua) afektibitatea oinarria, emozioen garrantzia gaia aztertuko du.
Beatriz Ezeiza irakasle eta logopeda, Igartzan.
Bestetik, hitzaldiaren bigarren zatian,
Aritz Larreta Bereziartuak (EHUko irakaslea eta Heziketa eta Prebentzio mailako Psikomotrizitate Praktika) eta
Mariaje Arrastua Agirrek (irakaslea eta familia terapia), psikomotrizitatearen garrantzia prebentzioan aztertuko dute.
Arratsaldean,
Beatriz Ezeiza (Ordiziako Psikolagun Gabineteko zuzendaria, HUEZIn irakaslea eta logopeda), hizkuntza arloan garrantzia eta irakurketa prozesua gaiaren inguruan ariko da.
Jardunaldiaren azken zatian,
Maria Teresa Olaberriak (optikari optometrista, gaur egun Tolosako VIsual-T zentroko zuzendaria) ikusmenaren garrantzia gaia aztertuko du.