Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan Goierriko derbi bat izango du, esku huskako modalitatean, lehenengo jardunaldian. Ataun eta Lazkao aurrez aurre egokitu dira, final hamaseirenetan. Eskualdeko hirugarren ordezkariak, Zumarragak, Oñatiri aurre egin beharko dio.
Herriartekoa maiatzaren 6-8ko asteburuan hasiko da. Eskuan, final hamaseirenetako joaneko partidak jokatuko dituzte orduan. Itzulikoak astebete geroago dira, maiatzaren 13-15ean.
Palari dagokionez, lehen kanporaketan ez da goierritarren arteko norgehiagokarik izango. Olaberria-Oiartzun, Deba-Lazkao eta Ordizia-Errenteria dira final-laurdenetako joaneko parekatzeak. Horiek ere maiatzaren 6-8ko asteburuan hasiko dira lehian.
Gipuzkoako Herriartekoko herrietako elkarteen ordezkariak, atzo, Donostiako aurkezpenean./Gipuzkoako Pilota Federazioa
Kanporaketa guztiak:
Esku huska:
Final hamaseirenak: maiatzak 6-8 eta maiatzak 13-15 asteburuetan
- Arrasate-Aia
- Donostia-Altzo
- Errenteria-Andoain
- Oñati-Zumarraga
- Bergara-Lasarte Oria
- Asteasu-Zestoa
- Lezo-Aduna
- Ataun-Lazkao
- Usurbil –Bidania-Goiatz
Palan:
Final-laurdenak: maiatzak 6-8 eta maiatzak 13-15
- Donostia-Andoain
- Olaberria-Oiartzun
- Deba-Lazkao
- Ordizia-Errenteria