
Beasaingo aurtengo Loinatz jaietako kartel lehiaketaren irabazlea
Nerea Saldias Lopez izan da, A mailan,
15 urtetik gorakoen mailan.
B mailan,
7 eta 15 urte bitartekoen mailan, Andramendi Ikastolako
Iraide Higuero Larreategi izan da irabazlea.
Haurren atalean beste
bi aipamen sari ere eman dituzte: La Salleko
Naiara Clemente eta Brenda Lopez, eta Murumendiko
Joseba Llorente eta Denis Tudic.
Guztira 218 lan aurkeztu dira lehiaketara, 192 haurretan eta 26 lan helduetan.
Xabier Matarranz kulturako batzordeburuak, Jokin Telleriak, Leire Markinezek eta Truk estudio etxeko Josetxo Sastrek osatu dute epaimahaia.