San Prudentzio eguna, tradizioaren txanda Lazkaon
Zaindariaren festa eguna ari dira ospatzen Lazkaon, gaur. Goizean, txistularien goiz eresiaren ondoren, prozesioa egin eta San Prudentzio ermitan izan da meza. Hamaiketakoa eskaini diete herritarrei gero, ondoko lokalean.
Udal ordezkariek ohiturazko soka-dantza egin dute, eguerdian, plazan. Bederatzi zinegotzi atera dira, Agurra eta zortzikoak dantzatzera.
Arratsaldean, pailazoak (17:00etan), patata-tortilla lehiaketa txosnetan (17:30), triki-dantza erromeria Oin-Arinekin (18:30), Oihan Vega DJarekin dantzaldia (20:00), Kantaka abesbatzaren kontzertua San Prudentzio ermitan (20:30) eta gauean Vegaren musika (22:30) izango dira.
- Gaueko bikotekako krosa jokatuko dute Lazkaoko jaietan
- Lazkaon benetan hasiko da (bigarren asteburuko egitaraua)