Tobera musika eskolakoek Iruñean jo dute
Tobera musika eskolako ikasleak Musikaren Hamabostaldia egiten ari dira. Atzo Iruñean jo zuten, Musica Sin Barreras elkartekoekin. Elkarte honen helburua urritasun psikiko eta fisikoak dituzten pertsonak gizartean integratzea da. Horretarako, musika erabiltzen dute. Atzo, Gazteriaren Etxean jo zuten nafarrek eta goierritarrek. Toberatik 50 lagun joan ziren.