Arcelorreko langileak haserre, bileran ez dutelako proposamen berririk jaso
Gaurko bilerara proposamen zehatz bat ekarriko zuela agindu zuen Arcelor Mittalek azkenekoz bildu zirenean. Langile batzordeko kideak haserre atera dira, ordea, zuzendaritzako kideak esku hutsik joan direlako gaur ere. Datorren
Gaurko bilerara proposamen zehatz bat ekarriko zuela agindu zuen Arcelor Mittalek azkenekoz bildu zirenean. Langile batzordeko kideak haserre atera dira, ordea, zuzendaritzako kideak esku hutsik joan direlako gaur ere. Datorren asteazkenean bilduko dira berriro, 11:00etan, eta ordurako enpresak mahai gainean zerbait jartzea espero dute.
Enpresaren jarrera “lotsagarria” izan dela adierazi du Aitzol Carajaville langile batzordeko kideak. “Ez dugu ulertzen gaur zertarako bildu garen, ez baitigute ezer berririk ekarri; ikusiko dugu ea datorren asteazkenean, benetan, zerbait ekartzen duten”.
Igandean, LABek antolatutako manifestazioan parte hartuko dute Arcelor Mittaleko langileek. Bestalde, datorren astean Asturiaseko lantegiko langile batzordearekin biltzeko asmoa dute. Elkarlanean mobilizazioren bat antolatu nahi dute. Izan ere, Carajavilleren hitzetan, Zumarragako langileak Asturiasera eramateak hango langileei eragingo lioke.