Hasi dira Legazpiko Santikutz Jaiak
Bertso Olariak bertso eskolako kideek bota dute pregoia.
Santikutz jaietako egitaraua.
Argazkiak: Maialen Igartua
Bertso Olarien pregoiarekin hasi dira Santikutz jaiak Legazpin. Hitzik ez dute egin; ongien dakiten moduan eman diete hasiera jaiei: bertsotan. Eguraldia lagun izan dute, eta plaza jendez bete da. Txupina bota bezain pronto, kalejiran murgildu dira herritarrak, bandaren eta erraldoien laguntzarekin.
Nerea Elustondok, Ane Belokik, June Urangak, Karla Ibarniak eta Uxue Etxezarretak abestu dituzte bertsoak pregoian. Modu horretan, bertso eskola “gaztea, modernoa eta emakumeena” dela irudikatu nahi izan dute.
Gauean Enkore eta One Way taldeen kontzertuak izango dira, plazan. Txoznetan, berriz, DJ Txoti Josu Rodrigezek jarriko du giroa, 01:00etatik aurrera. Datozen egunetako egitaraua ikusteko: