Indarkeria sexistarik gabeko jaiak eskatu ditu Legazpiko Udalak
Herritarrei indarkeria kasuen edota jarrera sexisten aurrean jarrera aktiboa hartzeko eskatu die.
- Eremu publikoetan argi utzi behar da ez dela jarrera sexistarik onartuko, eta jarrera horien aurkako neurriak hartuko direla.
- Eraso sexistaren bat gertatuz gero, emakume biktimarekin hitz egin nola dagoen jakiteko, eta neurriren bat hartu nahi duen galdetu. Azken erabakia emakumearena izango da. Oso garrantzitsua da ez bakarrik uztea.
- Jarrera sexistaren bat ikusiz gero, jarrera hori duenari gelditzeko agindu behar zaio. Obeditu ezean, tabernatik edota dagoen eremutik bidali.