Orduko hamar zentimo ordaindu beharko dira autoa bertan uzteko. Gaur irekiko dute, 18:00etan.
Paper fabricant jarri ditzuten aparkalekuak. / Arg.: Legazpiko Udala
Legazpiko Udalak aparkaleku berria jarri du industriagunean, paper fabrika zaharra zegoen lekuan. Autoentzako aparkalekua da, eta
24 orduz egongo da irekita. Gaur arratsaldeko seietatik aurrera izango da martxan.
Ordu tarte hauetan,
ordaindu egin beharko da, orduko hamar zentimo: astelehenetik ostiralera, 06:00etatik 22:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan, 09:00etatik 21:00etara. Makina jarri dute ordaintzeko; bertan, autoaren matrikula sartu beharko da. Plazako aparkalekuan erabiltzen diren
txartelak ere erabil daitezke.
Bestalde, udalak jakinarazi du
Aitxuri tabernaren pareko aparkalekuan kamioiak baino ezingo direla utzi aurrerantzean.
K hizkiarekin markatu dituzte aparkaleku horiek.