Luxemburgoko bilerak fruituak eman dituela esan du Serranok
Asteazkenean Luxenburgon izan zen Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Arcelor Mittalen egoitzan. Bilera hura modu positiboan baloratu du gaur egindako prentsa agerraldian. “Udaletik gure esku dagoen guztia egingo dugu Zumarragako lantegia
Asteazkenean
Luxenburgon izan zen Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Arcelor Mittalen egoitzan. Bilera hura modu positiboan baloratu du gaur egindako prentsa agerraldian. “Udaletik gure esku dagoen guztia egingo dugu Zumarragako lantegia ez ixteko, eta bilera hau beste pauso bat izan da”, esan du.
Gainera, bilerak fruituak eman dituela adierazi du. Izan ere, hurrengo pausoa Arantza Tapia eta Arcelor Mittalen Europako ordezkaritza biltzea izango da. “Denok eskutik emanda joan behar dugu; elkarlanean jarraituko dugu Eusko Jaurlaritzarekin”.
Gaur dute bilera Arcelor Mittaleko langile batzordeak eta zuzendaritzak. 10:00etan sartu dira bilerara, eta oraindik hitz egiten ari dira.