Segura, Zerain eta Mutiloa artean ibilaldia bihar Gure Esku Dagorekin
Zegaman hitzaldia egingo dute, eta Legazpiko eta Beasaingo festetan ere ekintzak egingo dituzte.
Hiru herriek elkarrekin antolatutako ekitaldia da biharkoa. 09:30ean Segurako plazan elkartu eta Zerainera joango dira. 10:15ean, Bertso Txiki, Saio Handi bertso desafioko bertsolariek agurra kantatuko dute eta ondoren hamaiketakoa egingo dute. Mutiloara 11:30ean iritsi eta zuhaitzak landatuko dituzte. 13:00etan, Segurako plazan, Iñaki Zarraoaren hitzaldia eta herri galdeketako galderaren aurkezpena egingo dituzte.
Zegaman hitzaldia Zegamako kultur etxean, bihar, 19:00etan, Erabakitzeko eskubidea Katalunian hitzaldia egingo dute, Kataluniako Sant Sadurniko ANeko kideek. Ondoren, afaria tertulia egingo dute Kasinon.Legazpin kriseiluak Legazpin, berriz, Santikutz jaien barruan, igandean, 21:30ean, kriseiluak aireratuko dituzte. Ikus-entzunezkoaren ondoren, D-Pintxos, Xaiko eta Patxuko Nice taldeen kontzertua izango da. Astelehenean, berriz, 13:00etan, burruntzian erretako arkumeen pintxoak banatuko dituzte 2 euroan, sagardo dastaketarekin batera, Kale Nagusian. Beasaingo festetan afariak Maiatzaren 6an, 7an, 13an eta 14an afariak emango ditu GEDk plaza azpian. 6rako txartelak erosi behar dira Antzizarren, Plazapen edo Basakanan.













