Araiztegik eta Mendizabalek irabazi dute 'Bertso txiki, saio handi' desafioa
Eneko Araiztegik eta Mikel Mendizabalek irabazi dute ‘Bertso txiki, saio handi’ belaunaldi arteko bertso desafioa Zerainen. Adin ezberdinetako bi bikote zeuden finalerako sailkatuta: Aratz Igartzabal eta Xabier Zeberio batetik eta Eneko Araiztegi eta Mikel Mendizabal bestetik. Finalerako sailkatu ez baina gonbidatu moduan etorritako Maialen Akizuk eta Iñaki Muruak ere parte hartu dute saioan.
Goizean herriko tabernetan aritu dira saioak egiten. Eguerdian berriz, 100 lagun inguru elkartu dira frontoian bazkaltzen. Bazkalondoan egin dute azken saioa. Entzuleak izan dira, beraien botoekin, irabazleak aukeratu dituztenak. Araiztegik eta Mendizabalek 85 boto jaso dituzte; Igartzabalek eta Zeberiok berriz, 70.