Bi errekor berri Etxeberriarentzat, marka Eizmendirentzat
Idoia Etxeberriak harri-jasotzaileak bi errekor berri lortu ditu gaur arratsaldean Idiazabalen: 118kiloko harria bi aldiz jaso du esku bakarrarekin, orain hamabost egun Goierriko 7 Orduetan egindako jasoaldia kilo batean hobetuz, eta 162 kilokoa beste bitan bi eskuekin. Bi ahaleginetan txandak hiru minutukoak izan dira. Jokin Eizmendik 251 kilokoa ere berdindu du, eta hortaz, marka pertsonal berria lortu du. Bihar ospatuko den XIX. Gazta Egunaren bezperan jokatu da gaur herri kirol jaialdia Igarondo pilotalekuan.