Gertakariak izan diren tokia.
Legazpiko Santikutz jaiak atzo hasi ziren, baina bart gauean izandako gertaera batek ilundu du festa giroa. 30 eta 35 urte arteko bi gazteren eta 50 urteko gizonezko baten artean liskarra sortu da, antza denez, bi gazteak lapurreta egiten saiatu ondoren. Legazpiko udaltzaingoko iturrien arabera, gazteek “erasotu” egin dute gizonezkoa, eta lurrera erortzean ere kolpe handia hartu du. Gertakariak eliza ondoko kalean izan dira, goizaldeko 03:00ak aldera.
Larrialdi zerbitzuek artatu ondoren, Donostiako Ospitaleko larrietara eraman dute. Iturri horien arabera, erasoa jasan duen gizonezkoa larri dago, koma egoeran. Bi gazteak berriz, atxilotu eta epailearen esku utzi dituzte.