Gure Esku Dago egitasmoak ekitaldi sorta prestatu du astebururako, ekaineko galdeketa girotzeko. Horietako bat, Segurak, Zerainek eta Mutiloak elkarlanean antolatutakoa izan da. Goizean Seguran elkartu eta hiru herrien arteko bidea oinez lotu dute dozenaka lagunek. Zerainen, txistulariek eta bertsolariek egin diete harrera Seguratik zetozenei, eta mutiloar talde bat ere bertan izan da. Hantxe elkartu dira hiru herrietako ordezkariak. Handik, Mutiloara jo dute, eta zuhaitzak landatu dituzte bertan. Ekitaldiak bukatzeko, Segurara itzuli dira, Iñaki Zarraoa EAJko ordezkariak erabakitzeko eskubidearen inguruan egin duen hitzaldia entzuteko.
Txistulariekin harrera Zerainen
Zuhaitzak landatzen Mutiloan
Iñaki Zarraoaren hitzaldia Seguran
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.