Koadrillek kolorez bete dituzte Lazkaoko kaleak
Egun handia dute gaur Lazkaoko San Prudentzio jaietan, koadrillen eguna ospatzen ari baitira lazkaotarrak. Eguerdit partean hasita, blusa koloretsudun lagun taldeek hartu dituzte herriko taldeek, eta goizaldera arte jarraituko du festak.
Ohitura jarraituz, eguerdiko poteoaren ondoren, bazkaltzeko elkartu dira koadrillak. 18:00etatik aurrera segiko du egitarauak, koadrillen juntadizioarekin eta Kilikon txarangarekin. 18:30ean, ‘mozkor jokoak’ egingo dituzte txosna gunean, DJ Tiestok lagunduta. Gauean, En Tol Sarmiento taldeak kontzertua egingo du plazan. Gauerditik aurrera berriz, dantzaldia izango da Drindots taldearekin.