«Agautz eta Sastarri ingurua ederra da»
Mikel Egiguren Imaz (Ataun, 1973) herriko hainbat saltsatan aritzen da; txalaparta jotzen du, eta Jentilbaratza elkarteko partaidea ere bada, «gure ohiturak ...
Mikel Egiguren Imaz (Ataun, 1973) herriko hainbat saltsatan aritzen da; txalaparta jotzen du, eta Jentilbaratza elkarteko partaidea ere bada, «gure ohiturak eta legendak mantentzeko eta zabaltzeko asmotan». Gure Esku Dago mugimenduan ere buru-belarri dabil.
Nola lortzen da desberdin pentsatzen dutenak elkarrekin lan egitea?
Besteari entzunez eta besteen lekuan jarriz.
Noiz benetako erreferenduma?
Oraindik ere denbora pixka bat beharko delakoan nago, poliki egin beharreko gauzak baitira.
Zaletasun bat.
Mendira joatea.
Pelikula bat.
Gladiator.
Liburu bat.
Bi esango ditut, It eta Soinujolearen semea.
Musika talde edo abeslari bat.
Bob Dylan eta Mikel Laboa.
Abesti bat.
Have you ever seen the rain eta Nafarroa arragoa.
Janari bat.
Patata tortilla.
Edari bat.
Garagardoa.
Oporretarako leku bat.
Gustura joango nintzateke Patagoniara.
Amets bat.
Munduko injustiziak, gosea, gerrak… amaitzea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Ustekabean jasotzen den edozein.
Zeri diozu beldurra?
Heriotzari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Oporrak badatozela ikusteak.
Goierriko txoko bat.
Agautz eta Sastarri ingurua ederra da.
Herriko alkate bazina…
Energia berriztagarrien aldeko apustua egingo nuke.
Ataunen biziko ez bazina?
Pirinioetako herri txiki batean.