19:00etan elkartuko dira udaletxe aurrean, eta hamabost minutuko elkarretaratzea egingo dute.
Gertakariak izan ziren tokia.
Hamabost minutuko elkarretaratze isila egingo dute Legazpin 19:00etan, udaletxe aurrean. Ostiral gauean Legazpiko Santikutz jaietan zauritu zuten Ander Aranbururen familiaren saminarekin bat egingo dute.
Atzo arratsaldean zendu zen, Donostiako Ospitalean.
Legazpiko Bozeramaile batzordeak “erabateko gaitzespena” agertu du: “Uste dugu horrelako jarrerak onartezinak direla”. Herritar guztiak gonbidatu dituzte gaurko elkarretaratzean parte hartzera.